Hernani Herri Eskola 54 – GSB Acero 46

img
GSB Acero taldea

GSB-ko mutilek faseko lehen porrota jasan zuten Hernaniko polikiroldegian. Hala ere ez zen polemikarik falta izan.

Partida oso parekatua hasi zen. Hasiera batean hernaniarrak izan ziren nagusi baina pixkanaka gure mutilak esnatu ziren eta 13-10 amaitu zuten laurdena, nahiz eta ez jolastu beraiek dakiten mailan.

Bigarren laurdenean egon zen partidaren gakoa. Hernaniarren defentsa gogorra apenas gainditzen gure mutilek eta defentsan ere oso ahul egon ziren iraurgikoak. Azkenean 27-16 markagailuan.

Hirugarren laurdenean azpeitiarrek argi ikusi zuten zer egin behar zuten partida aurrera eramateko eta gauzak nahiko ongi egiten hasi ziren kantxa osoan egindako presioari esker. Baina hala ere ez zuten hernaniarren errenta asko murrizteko aukerarik izan. 39-29 amaitu zen laurdena.

Azken laurdenaren hasieran gauzak asko aldatu ziren. Iraurgikoen erreakzioa heldu zen eta 6-0eko partzial bati esker 4 puntutara ipintzea lortu zuten. Baina handik gutxira etorri zen Jon Ibarzabal, azpeitiarren entrenatzaileari pitaturiko lehen teknika. Horrek errenta handiarazi zuen, baina hala ere gure mutilek erreakzio txiki bat izan zuten baina epaileak pitatu ez zituen urratsak protestatu zituen “Ibarrek”. Honek epailea haserretu eta bigarren teknika pitatu zion, eta partidatik egotzi zuen. Gauzak honela hernaniarrek ez zuten zail eduki garaipena lortzea.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 13 - 10
Atsedenaldian: 27 - 16
Hirugarren laurdenean: 39 - 29
Amaieran: 54 – 46


Saskiratzaileak: Olano (-), Uria (2), Ander (-), Jon O. (10), Josu (11), Jokin (15), Egoitz (-), Iñaki (2), Julen Z. (2), Julen O. (-), Mikel (2), Beñat (2).