Kevian Sport 46 - ERROTAUNDI ISB 69

img

Beste garaipen garrantzitsu bat lortu zen Donostian eta Lauko Finalera sartzeko ametsak bere horretan dirau, nahiz eta jakin ez dela erraza izango. ANIMO MUTILAK hau gure eskuetan ziok!

Aurreko astebuekeran lidertzan dagoen Zarautzi irabazi ondoren (bai bazakiat ez nuela kronikaik ein) astebuakera hontan ere ez dute hutsik egin Errotaundikoek. Beste garaipen bat, nahiz eta Lauko Finalerako txartela garesti saltzen den, burubelarri saiatuko dira Joxemiren esanetara dauden mutilak hori lortzeko.
Kevian Sport-en aurkako partida ez zuen inolako misteriorik izan, Errotaundikoak garaipena lehen laurdenetik ongi bideratua zuten eta arazo bakarrak hirugarren laurdenean izan zituzten, erlaxatu egin bait ziren bazekitelako partida jada irabazi zegoela. Hala ere, azken laurden ona jokatu eta beste garaipen batekin etxeratu ziren.
Lauko Finalera sartzeko, gelditzen diren lau partidak irabaziz bakarrik lortu daiteke eta sailkapenean aurretik dituen talderen baten porrota aprobetxatuz.
Esan hurrengo larunbatean jokatuko dutela Errotaundikoek beren azken partida Azpeitiko kiroldegian Oiartzungoen aurka, beste hiru partidak kanpoan izango bait dira Bergara, Ordizia eta La Sallekoen aurka hurrenez hurren.

Partzialak: 6-14, 13-30, 31-44 eta 46-69

Saskiratzaileak: Aritz (13), Ibar (7), Odri (4), Alex (2), Larra (8) –haserako bostekoa - Alda (5), Pako (5) eta Joseba (25).

MVP Sailkapen Nagusia: 1º Eñaut, 2º Odri eta 3ª Alex

- Kevian - ISB.doc

- Total.xls