ERROTAUNDI ISB 73 - Oiartzungo Saskilagunak 53

img

Etxean aurtengo denboraldiko azken partiduan, ez zuten hutsik egin Errotaundikoek Oiartzundarren aurka.. Lauko Finalera sartzeko txartela ez dago urruti baina horretarako garaipenak beharrezkoak dira, eta hori lortzen saiatuko dira Joxemirenak.

Garaipen berri bat eta Lauko Finalera sartzeko txartela gero eta gertuago. Sailakapenean azken postuetan sailkaturiko Oiartzungo taldeak, lanak eman zituen partidako lehen zatian, bi nahiz hiru puntuko jurtiketetan fin ibili bait ziren, hala ere ez zuten abantaila handirik lortu markagailuan, hiru puntuko errenta ez bait zen beldurtzeko modukoa. Bigarren zatian gauzan zeharo aldatu ziren, kantxako presio onari eta defensa gogor bati esker, aurkariek ezer gutxi egin zuten laurden honetan eta abantailak gora egin zuen, 43-27 markagailuarekin amaitu zen zatia. Atsedenaldiaren ondoren partidak bere horretan jarraitu zuen eta abantaila mantentzea nahikoa izan zuten partida irabazteko. Talde lan bikaina.
Orain hurrengo partidetarako gogor entrenatzera, gelditzen diren hiru partidak kanpoan jokatuko bait dituzte. Lauko finalera sartzeko giltza hurrengo jardunaldian dago, Errotaundikoek ezin dute hutsik egin gelditzen diren partidetan baina, sailkapenean aurrean dauden bi talderen arteko partidak gauza asko erabaki ditzake raurgikoen alde edo aurka.
Datorren larunbatean Bergarako taldeari irabaztera!!

Partzialak zatika: 16-19, 43-27, 61-42 eta 73-53

Saskiratzaileak: Aritz (5), Odri(8), Alex (11), Joseba (20), Larra (4) - haserako bostekoa- Alda (4),Pako (4), Ibar (4), Segurola (9) eta Artola (4)

MVP Sailkapen Nagusia: 1º Eñaut, 2º Odri eta 3º Alex

- ISB- Oiartzun.doc

- Errotaundi.xls