Candy B.K.E. 49 - ERRTAUNDI ISB 68

img

Beste garaipen bat eta sailkapenean laugarren postua lortu dute jardunaldi honen amaieran. Bi jardunaldiren faltan Zarautzen jokatuko den Lauko Finalera sartzeko aukera ERROTAUNDIKOEN eskuetan dago. ANIMO MUTILAK EZIN DUGU HUTSIK EGIN !!!

Bergarako partidua ez zela erraza izango bagenekien, eta jokatu behar genuen kantxa ikusi ondoren oraindik eta zailagoa izango zela garbi ikusi genuen.Baina, hala ere ez zuten hutsik egin eta Zarautzek Astigarragari irabazi ondoren, Errotaundikoak sailkapenean laugarren tokira iritsi dira. Gelditzen diren bi jardunaldietan daramaten martxa jarraituz gero, Zarautzen jokatuko den Lauko Finalerako txartela lortuko dute.
Partidua gogorra izan zen, aurkariak gogor ari ziren defenditzen eta saskira begira ere ez zebiltzan kamuts, Errotaundikoak berriz iparra galduta ibili ziren momentu askotan, nahiz eta markagailuan aurretik egon, bazekitelako galduz gero Lauko finalerako ametsak benetan alde egingo zuela. Hala ere momentu gogorrak pasa ondoren aurrera egin, eta azkenean nahiko lasai erente politarekin irabazi zuten. Aipatzeko modukoa bergarako 14 zenbakidun jokalariak azken segunduan kantxa erdi ingurutik sarturiko hiruko saskiraketa.

Partzialak: 11-19, 21-27, 33-48 eta 49-68.

Saskiratzaileak: Ibar (2), Odri (8), Alex (18), Joseba (18), Larra (2) – haserako bostekoa- Aritz (0), Alda (1), Pako (3), Segurola (5) eta Artola (11).

MVP Sailkapen Nagusia: 1º Alex, 2º Odri eta 3º Eñaut

- Bergara -ISB.doc

- MVP Taula.xls