Ordizia K.E. 53 - ERROTAUNDI ISB 75

img

Beste garaipen garrantzitsu bat lortu zuten Errotaundikoek Ordizian jokaturiko partida gogorrean.

Ordizian jokatu beharreko partidua gogorra izango zela bazekiten ondo Joxemiren mutilek, kantxa hortan Ordiziarrek oso partidu gutxi galdu bait dituzte, defentsan gogor bati esker beit ere, baina Errotaundikoek beren lana txukun egin eta garaipen berri batekin itzuli ziren etxera. Lehen zatia oso parekatua izan zen, haseran ordiziarrak gogor hasi ziren eta Errotaundikoek ezin zuten beren jokua ongi egin eta kostata baina azkenean markagailua berdintzea lortu zuten zati honen amaierrako 15 - 15. Bigarren zatian ordea, lan aparta egin zuten, barnekaldiak ondo isten ziren eta defentsako errebotean nahiz erasoan fin ibili ziren. Hala 11 eta 25teko partzial bati esker markagailuan hamalau puntuko aldearekin joan ziren aldageletara. Hirugarren zatian ordea, pixkat lasaitu eta ordiziarrak markagaliluan gerturatzen hasi ziren, baina aldeak patxada pixkat ematen zuen 10 puntu goitik laugarren zatia hasterako. Azken laurdenean berriro ere txukun eta markagailuan aldeak goraka jarraitzen zuen, dena erabakita zegoen eta Errotaundikoak gustora, kantxa zail batean beste urrats bat eman zutelako Zarautzen jokatuko den Lauko Finalera sailkatzeko.
Jardunaldi baten faltan, sailkapena eskuetan dute, La Salleren aurka dute azken partida hau eta irabzi beharra dute nahi ta ez, bestal kanpoan gelditzen bait dira. esan beharra dago La Salle dagoeneko sailaktua dagoela.

Partzialak:15-15, 26-40, 39-49 eta 53-75

Saskiratzaileak: Eñaut (10), Odri (6), Alex (4), Joseba (16), Larra (2) - haserako bostekoa - Aldalur (3), Pako (5), Ibar (0), Segurola(0), Etxaniz (7), Artola (0) eta Aritz (22)

MVP Sailkapen Nagusia: 1º Alex, 2º Eñaut eta Odri, 3º Etxaniz

- 25- ISB Ordizia.xls

- Taula MVP.xls