La Salle 71 - ERROTAUNDI ISB 76

img

Zarautzeko LAUKO FINALERA goaz!! Irabazi beharra zegoen txartela lortzeko eta Errotaundikoek ez zuten hutsik egin partidu gogor baten ondoren.

ERROTAUNDIKOAK Zarautzen jokatuko den finalerako txartela lortu dute La Salleri irabazi ondoren. Partida benetan gogorra eta tentsio handikoa izan zen, nahiz eta La Sallekoak sailkatuak egon finalerako, oso ondo jokatu zuten bai defentsa lanetan eta baita erasoan ere, hiru jaurtiketetan fin ibili bait ziren 11 saskiratze lortuaz baina Errotaundikoek beren kasta atera eta irabazi zuten.
Lehen zatia ez zen ongi hasi, Errotaundikoak lo eta 5 minuturako 10-3 galtzen. Hutsarte bat eskatu eta espabilatu ziren. Zatiaren bukaeran Jon Etxanizen hiruko saskiratze bati esker 17-16 amaitu zelarik zatia. Bigarren zatia parekatua izan zen hasieran baian La Sallekoen hiruko festa zati bat hemen izan zen, lau saskiraketa lortu bait zituzten eta Errotaundikoak aldiz taulapean kale asko egiten hari ziren eta aldeak gora egin zuen 38-31 markagailuan atsedenaldian.
Hirugarren zatia gaizki hasi zen, akordatzerako 13 puntugatik galtzen ari ziren eta partidak itxura benetan txarra hartzen hasia zen baina, orduan hasi zen Errotaundikoen erreakzioa Joseba eta Aritzen gidaritzapean, Odri eta Jon ere ez ziren atzean gelditu eta partidari buelta ematea lortu zuten. Hala ere zati honen amaieran La Sallekoak puntu bat aurretik beste hiruko jaurtiketa bati esker. Partida pil-pilean zegoen eta oraindik 10 minutu zeuden jokatzeko.
Azken zatia hasiera erabakiorra izan zen, Errotaundikoak aurretik jarri ziren baina aldea ez zen handia, markagailuan parekotasuna zen nagusi. Zati honetan taulapean oso ondo ibili ziren, ez zuten hutsik egin baian jaurtiketa libreetan ezin zen aldea handitu eta horrek aurkariari kemena ematen zion partida ez galtzeko,baina alferrik, Errotaundikoak nagusitu bait ziren azkenean 71-76 emaitzarekin markagailuan.

Partzialak: 17-16, 38-31, 58-57 eta 71-76.

Saskiratzaileak: Eñaut (9), Odri (20), Alex (4), Joseba (9), Aritz M. (21) – haserako bostekoa – Aritz A. (0), Alda (-), Pako (-), Ibar (-) eta Etxaniz (13).

MVP Sailkapen Nagusia: 1º Odri, 2º Alex eta 3º Eñaut.

- 26- La Salle - ISB.xls

- MVP Sailkapen Nagusia.xls