IZARRAITZ INMOBILIARIAko taldeak igandean, ekainak 8, Ordiziko Kiroldegian .jolastuko du bere finala,

Pelikula bat bezela izan da, baina dirudi amaierara iritsi dela Zer nolako pelikula? Barnekaldean azalpen guztiak

Aurtengo Gipuzkuko Txapelketako finalak historiara pasatuko dira, erokeria bat izan delako ez beste ezergatik.
Kadete Nesken finalarekin hasi zen dena, Bera Bera taldeak beraien juniorrak Espainiako Txapelketako fase finala jolastu behar zutela eta Gipuzkuko Kadete finalak atzeratzea eskatu zuten. Guk baietza eman genion baina Easok ezetz esan zuen, beraz Juniorrak atzeratu ziren reglamentuak hala adierazten duelako baina kadeteak etziren atzeratu, eta emaitza Easo irabazle Bera Beraren aurka finalean, gu larri larri gainditu ondoren final-erdietan.
Orduan atzeratu egin zen Juniorren finala, eta Bera Berakoek etorri direnean Galizitik jokatu zuten pasa den ostiralean beraien finalerdia eta garaile atera noski (espainiako txapelketan 3. suertatu dira) eta finala noiz jokatu zen hurrengo erabakia Aurten finalerdiak eta finalak beste maila guztietan bi egun jarraian izan dira beraz normala zen larunbatean jolastea finala, baina orain beraien kadeteak ziren Ibizan zeudenak espainiako txapelketa jolasten eta astelehenean bueltatzen ziren, beraz atzeratzea nahi zuten finala. Gu konforme, eta gure entrenatzaile Acosta eta beraien entrenatzaile Ordoñezek adosten dute Azpeitin jolastea neurketa hori, gure neskentzat opari bat zen naiz eta jakin aukera gutxi dituztela neurketa hori irabazteko, baina gaur nesken mailan(arrobian) ikusi daiteken neurketarik onena Azpeitira ekartzea guretzat pozgarria zen.Federazioarekin gestioak egin eta baietz, 20,30ak adostu denekin ordu aproposa bezela eta kiroldegia beranduago ixteko ere baimena lortu, beraz dena eginda.
Baina ez, igandean dena ezeztatzen da. Beraien lehendakariak ezetz, berarekin ez duela inork hitzegin eta ez zaiola ondo iruditzen final hori Azpeitin jolastea.
Flipante, dena baietz esan diogu, sekulako taldea dute eta gainera beraien entrenatzailearen hitza kakatan uzten du, zergatik?????. Ez dakit