El alevín femenino de Iraurgi segundo en Logroño

img

Pasa den asteburuan, Logroñoko Adarraga kiroldegian, alebin mailako saskibaloi txapelketa jokatu zen.

Txapelketan, Iraurgiko nesken taldeak hartu zuen parte eta maila bikaina erakutsi zuten sailkapeneko bigarren postua lortuaz.

Txapelketa larunbatean hasi zen, sailkatze partiduak jokatuaz. Oso egun gogorra izan zen, kiroldegiko bero izugarriaz gain, lau partida jokatu baizituzten gure taldeko neskak.

Larunbata, bikain borobildu zuten jokatutako lau partidak nahiko erraz irabaziz. Garaipenak, Errioxako Las Gaunas eta COBAF Calahorra eta Kataluniako Lima Horta eta Cornella B taldeen auka lortu zituzten.

Bere multzoko aurreneko postua lortu ondoren, igandeko finalerdietara sailkatu ziren. Bagenekien finalerdietako partida oso zaila izango zela eta hala izan zen. Aurkari Errioxako Champagnat taldea izan genuen eta oso partida gogor eta lehiakorra jokatu ondoren 44 eta 40 gaindituz finalerako txartela Iraurgikoentzat izan zen.

Finala, beste kontu bat izan zen. Aurrean, Kataluniako txapelduna genuen, hain zuzen Cornella A taldea. Oso talde ona aurrean eta urduritasuna gure taldean. Partidara beldurrez sartu ginen eta laugarren minuturako 11 – 0 galtzen ari ginen. Hutsarte baten ondoren eta nerbioak alde batetara utziz, geure benetako jokoa egiten hasi ginen eta une batzuetan aurkaria dantzan ibili genuen.

Bukaeran 49-41 galdu genuen baina oso maila bikaina erakutsiz bukatu genuen txapelketa.