IraurgiSBk autobus zerbitzua antolatu du asteburuko partidetarako

img

Gaur arratsaldean 18:30etan Añares Riojaren partidua jokatuko da, eta bihar igandea, arratsaldeko 18:00etan Sammic Hosteleriak jokatuko du

Gau emakumezkoen ligako partidua jokatuko da Azpeitiko kiroldegian 18:30etan. Etxeko taldeak Duque Ensino Lugo taldearen aurka jokatuko du, eta IraurgiSBk autobus zerbituza antolatu du Azkoitiatik Azpeitiara joan ahal izateko. Zerbitzua joan-etorrikoa izango da, eta autobusak 17:30etan eta 18:00etan izango dira.

Horrez gain, gogorarazi nahi dugu gaurko partidan ate irekiak izango direla, eta edozeinek ikusi ahal izango duela partida guztiz dohan. Saskibaloirik onena bertatik bertara gozatzeko aukera gaur Añaresekin. Zatoz kiroldegira, jeitsi kantxara eta gure neskak animatu! Ateak parez pare irekiko dizkozugu, eta SARRERA DOAN! Zurekin bihar hamargarrena lortuko dugu! ZATOZ!

Hortaz aparte, igande arratsaldean Sammic eko mutillek Actel Força LLeidaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan, eta partida horretarako ere autobus zerbitzua antolatu da, 17:00etan eta 17:30tan Azkoitiko anbulategi aurretik! Urrezko ligako mutillak bolada gogor bati aurre egiten ari dira, eta zure laguntza behar dute irabazi ahal izateko! ZATOZ!