Donostia Basket 75 - Sein Neskak ISB 73

img
Maren Loiola (aragazkia: Javi Zurbano)

Liderraren aurka ezin izan genuen garaipena etxera ekarri, gauzak oso estu jarri genizkien arren luzapen eta guzti.

Aste benetan txarra izan zen aurrekoa, lesioak, jendea gaixo… ezin denekin normaltasunez entrenatu eta partidurako ere zenbat izango ginen duda askorekin. Maite, Maren eta Maialen Azpiazuk ez zuten aste osoan entrenatu, eta horri Mariaren azken eguneko baja geituz gauzak oso beltz ziren partidurik galdu gabe zen eta den DNB-en aurka etxetik kanpo jolasteko. Eskerrak eman Iragaz taldeko Elena, Maria eta Alaiari bai entrenamentu eta partiduan laguntzeagatik, eta Mareni, aste osoa gaixo egonik eta oraindik bronkitisekin zela minutu batzuk jokatzeko prest azaldu baitzen taldeari beti bezala bikain lagunduz. Aipatu baita ere Leire Susberroren baja DNB-en aldetik.


Lehen laurdena, gure defentsako 2. laguntza ezak, balantzeko arazoek (3 kontraeraso 1x0) eta gure jokalari garrantzitsuen faltek erabaki zuten, azken hauek partidua asko baldintzatuz. 16-10 laurden amaieran.

2. laurdena bide beretik hasi zen, atzean agresibitate faltaz eta errebotean arazoekin. 9 puntura egin zuten ihes 4. minutuan. Naroak gidaturiko 5-11-ko partzial bati esker laurden amaieran partiduan sartuta baina falten arazoarekin.

3. laurdenean ordaindu genuen falten arazoa. Beraiek partidu osoan zonakako 2-3 defentsa jarri ziguten eta falten ondorioz ahulkian zeuden jokalariei (Maite eta Sara 4 faltekin 4. minutuan) erasoan baloia mugitu gabeko minutuak gehituz 23-14 galdu genuen laurdena (6. Minutuan 20 puntugatik galtzen ginen). 50-38.

3. laurden amaieran susperraldi txiki bat izan genuen, defentsan gogorragoak ginen eta erasoan baloia mugituaz jaurtiketa onak lortzen genituen. Bide beretik jarraitu genuen, azken finean gure jokoa eginez, defentsa gogorra eta erasoan baloiaren zirkulazio azkarra. Gauzak horrela 4. minutuan 4 puntura jarri ginen Sara Zabaletak 8 puntu jarraian sartuta. Azken minutuak arte beraiek aurretik izan ziren, gu beti atzetik markagailua berdinduz. Azken minutuan Nerearen saskiraketan batekin berdinduta geunden, beraiek zuten baloiaren jabetza, 7 segundu faltan baloia berreskuratu genuen eta 0.5 segundu falta zirela 2 jaurtiketa libre izan genituen garaipena lortzeko baina zortea ez zen gure alde egon. Ondorioz 59-59 eta luzapenera.

Luzapena gaizki hasi genuen Saioaren hiruko batekin. Luzapen guztian atzetik joan ginen, azken segunduetan 7 behera markagailuan, presioari esker eta egindako falta bati esker 2 puntura jarri ginen Maiteren hiruko batekin (17 puntu 3ko marratik 3/4). 2 segundu eta hutsarte baten ondoren beraiek gure kantxatik ateratzen zuten, defentsa on bati esker baloia lapurtu genuen, Naroak (24 puntu, 3ko marratik 4/7) hartu eta hirukoa jaurti zuen, tableroa eta uztaia jo ondoren ez zen sartu.

Astean zehar izandako arazoak izanda ere liderrari orain arte inork baino lan gehiago eman genion eta horrek zerbait esanahi du. Pena handi bat izan zen garaipena ez lortzea baina bide onetik goaz, ea datorren aste honetan normaltasunez entrenatzeko moduan garen eta Tabirakoren aurka (2. postuan dago, 52-62 galdu genuen lehen itzulian) lan on bat egin eta garaipena etxera ekartzen dugu.

Lan oso ona, batik bat aktitude aldetik, orain denak osatu eta lanean jarraitzera etorriko diren garaipenen beharrean gara eta.