Sugarrak Laudio 78 - Lizuan.com ISB 72

Ezin izan zuen Laudion lortu denboraldiko lehen garaipena Lizuan.com ISB taldeak.

Partiduko lehen zati osoan joku azkarrari esker, aurretik joan zen iraurgiko bigarren taldea, 7 puntutako abantaila izatera iritsiz, baina tamalez ezin izan zuten abantaila hori mantendu eta atsedenaldira puntu bakar batez irabazten heldu ziren (34-35).

Lizuan.com ISB taldeari ez zitzaion oso ongi asentatu atsedenaldia dirudienez, hirugarren laurden erdian 10 puntutara ihes egin bait zuten aurkariek (48-38). Baina azken laudenean berriz ere 3. minuturako aurretik ziren Lizuan.com ISBko mutilak (60-63), beraz partidua erabakitzeko zegoen. Hortik aurrera 3ko bi saskiraketa egin zituzten Blanco eta Hernandez jokalariek, zalantzarik gabe Sugarrak taldeko jokalaririk onena 25 puntu sartuaz, eta hauen puntuek abantaila eman zien berriro ere aurkariei, gure taldea garaipenetik urrunduz nahiz eta ahalegin guztiak egin irabazteko.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 18 – 21
Atsedenaldian: 34 – 35
Hirugarren laurdenean: 58 – 48
Amaieran: 78 – 72


Saskiratzaileak:
SUGARRAK LAUIDIO-78 (18+16+24+30): Blanco (11), Urkijo (2), Ortuzar (19), Calero (4), Navarro (10), San Emeterio (3), Hernandez (25), Bullon (0), Goicoetxea (3) eta Fernandez (1).

LIZUAN.COM ISB-72 (21+14+13+24): Zubizarreta (5), Eizagirre (32), Artola (7), Guridi (0), Urbizu (2), Odriozola (6), Astigarraga (4), Segurola (2), Larrañaga (9) eta Gartzia (5).

Epaileak: Villayandre eta San Juan.

Kaleratuak: Ortuzar (36. minutuan) eta San Emeterio (40. minutuan) eta Lizuan.com ISBen aldetik: Zubizarreta (40. minutuan), Guridi (30. minutuan) eta Gartzia (40 minutuan).

Askartza taldearen aurka jokatuko dute datorren igandean arratsaldeko 17:00tan Azpeitiko kiroldegian.