Lizuan.com ISB 84 – Askartza 78

img
Lizuan.com ISB

Igande arratsaldez jukaturiko partidan maila honetako lehen garaipena lortu zuten Lizuan.com ISBko mutilek talde bizkaitarren aurka, hau da, Askartza-ren aurka.

Hasierako minutuak berdintsuak izan ziren, ez zegoen alde haundirik bi taldeen artean. Lehen laurdeneko azken minituetan etxekoek (13-0)ko partzial bat egin zuten eta alde hori hirugarren laurden erdirate mantendu zuten.

Baina une horretan Askartza-koek 8 puntu jarraian sartu zituzten, 3ko bi saskiraketa berri barne, (partida osoan zehar 3ko hamaika saskiratze egin zituzten, zazpi bigarren zatian) eta partidako 28 minutuak beterik zirela aurretik jarri ziren lehenego aldiz, (53-54).

Berriz ere gure taldearen erreakzio txiki bat etorri zen eta hirugarren laurdena amaitzerako 7 puntuz aurretik ginen markagailuan. Azken laurdenean, ateratako aldea defenditzen jakin genuen, nahiz eta diferentzia murrizten joan partida amaieran.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 21 – 12
Atsedenaldian: 43 – 35
Hirugarren laurdenean: 64 – 57
Amaieran: 84 – 78


Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB-84 (21+22+21+20): Zubizarreta (6), Artola (7), Garmendia (4), Guridi (4), Odriozola (6), Astigarraga (16), Arruabarrena (30), Etxaniz (5), Larrañaga (2), Gartzia (0) eta Segurola(4).


ASKARTZA-78 (12+23+22+21): Eguilaz (0), Villate (0), Martinez (5), Jones (12), Vela (10), Gascon (15), Garcia (4), Iglesias (2), Gonzalez (14) eta Sistiaga (16).


Epaileak: Rodriguez eta Foj.

Kaleratuak: Gonzalez (40 minituan).

Hurrengo partida santurtzin jokatuko dugu igandez goizeko 11:30tan.