Santurtzi 73 - Lizuan.com ISB 77

img
Lizuan.com ISB

Partidak ezin ditugu lokarturik hasi, bestela garesti ordaindu dezakegu.

Badirudi ez zitzaiola ongi asentatu Lizuan.com ISB taldeari goizean goiz jokatzeak. Kantxara lo irten zuten eta 3. minuturako (8-0) galtzen ari ziren 3ko bi saskiratze jasoaz, laurden horretan lau 3ko sartu zizkiguten.
Lehen zati guztian 8 eta 10 puntu bitartean joan ziren aurretik santurtziarrak markagailuan, baina ez zuten partidua hautsi.

Hirugarren laurdenean (0-8) partziala egitea lortu zuten iraurgiko mutilek, eta apurka-apurka aldea murriztuz zijoan. Azken laurdenean bost minutu falta zirela partida amaitzeko aurretik jarri ziren markagailuan azpeitiarrak (58-61), eta nahiz eta une batez santurtziarrak berriro aurre hartu markagailuan, berehala partzial berri bat lortu zuten Lizuan.com ISB jokalariek eta partida amaierarte eutsiz garaipena eskuratu zuten.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 21 – 12
Atsedenaldian: 43 – 33
Hirugarren laurdenean: 55 – 53
Amaieran: 73 – 77


Saskiratzaileak:
SANTURTZI-73 (21+22+12+18): Badiola (18), Lasuen (5), Ferrero (8), Garzon (13), Amutxastegi (7), Casado (0), Orio (2), Perez (6), Sanchez (8) eta De la Roza (6).


LIZUAN.COM ISB-77 (12+21+20+24): Zubizarreta (3), Garmendia (9), Guridi (8), Odriozola (6), Astigarraga (15), Arruabarrena (12), Etxaniz (15), Larrañaga (0), Gartzia (2) eta Segurola (7).


Epaileak: Barca eta De Santiago.

Kaleratuak: Inorrez.

Hurrengo partida UPV Alava-ren aurka jokatuko dugu larunbatez arratsaldeko 16:15tan.