Lizuan.com ISB 87 - UPV Alava 80

img
Lizuan.com ISB

Lanean jarraitu beharra dago, ondoren iristen bait dira fruituak.

Haserako minituetan zirudien bi taldeak elkarri neurria hartu nahirik zabiltzala hainbat huts egon ostean defentsan bi taldeen aldetik, markailuan (4-6) besterik ez bait zijoazen 5. minutuan.

8 puntuko abantaila hartuaz arabarrak izan ziren aurrenak partiduan buru-belarri sartzen (10-18), baina etxekoek amaiera bikaina eman zioten lehenengo laurdenari eta berdintzea lortu zuten 10 minutu jokatu ostean.

Berdinketa horretatik aurrera abantaila lortzen joan ziren apurka apurka Iraurgikoak joku azkar bati esker, eta partiduko abantairik haundiena lortzera iritsi ziren 35. minutuan, 19 puntukoa (78-59). Partida amaitzeko geratzen zen denboran arabarrak murrizten joan ziren abantaila hori, baina inoiz ez zuten lortu 7 puntu baino alde gutxiago izatea. Partidu amaieran (87-80) eta beste garaipen bat Lizuan.com ISB taldearentzat.

Datorren larunbatean arratsaldeko 17:30tan jokatuko da Sopelanan hurrengo partidua, aurkaritzat igo berri den Ugeraga Sopelana talde bizkaitarra izango dugu.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 21 – 33
Atsedenaldian: 42 – 36
Hirugarren laurdenean: 69 – 55
Amaieran: 87 – 80


Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB-87 (21+21+27+18): Garmendia (9), Astigarraga (4), Etxaniz (18), Larrañaga (1), Segurola (0) -haserako bostekoa- Zubizarreta (7), Artola (4), Guridi (8), Odriozola (0), Arruabarrena (24), Sarobe (5) eta Gartzia(7).


UPV ALAVA 80 (21+15+19+25): Perez (9), Carrera (4), Garcia R. (5), Monreal (10), Valiente (12) -haserako bostekoa- Diaz (12), Garcia J. (6), Ibañez (7), Ramiro (8) eta Mendaza(7).


Epaileak: M.A.Fernandez eta L.Garcia.

Kaleratuak: Carrera (40 minituan).