Ibaizabal 75 - Lizuan.com ISB 66

img
Lizuan.com ISB

Bigarren porrota jarraian jasan genuen partidu eskas baten ostean.

Partidu txar bat jokatu zuen Lizuan.com ISB taldeak, huts ugari egin zituzten eta ondorioz bigarren porrota jarraian jasan genuen.

Lehen laurdena berdintsua joan zen, eta nahiz abantaila txikiak egon markagailuan etxekoen alde, puntu bat azpitik heldu ginen atsedenaldira. Hirugarren laurdena hiruko saskiraketa batez hasi genuen aurretik jarriaz Iraurgi taldea, eta hasera on bat zirudiena amets hutsa izan zen. Etxekoek gure mutilen hutsegite eta baloi galtzeak probetxatu zituzten, eta apurka abantaila haunditzen joan ziren markagailuan 15 puntutara iritsiz 33. minutuan, (68-53).

Lizuan.com ISB taldeak jokuaren intentsitatea gogortu zuen, eta 11-0eko partzial batez 4 puntutara jarri ziren 38. minutuan. Baina azken bi minutuetan berriz ere hutsegiteak itzuli ziren eta jaurtiketa libreen portzentaia eskasa gehituz (75-66) amaitu zen partidua.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 19 – 13
Atsedenaldian: 34 – 33
Hirugarren laurdenean: 58 – 48
Amaieran: 75 – 66


Saskiratzaileak:
IBAIZABAL 75 (19+15+24+17): Ipiña (4), Rozas (9), Placeres (7), Urrutia (3), Petralanda (6) -haserako bostekoa- Arrieta (5), Moreno (8), Morgado (11), Delgado (6) eta Barrenetxea (16).

LIZUAN.COM ISB 65 (13+23+17+12): Garmendia (8), Astigarraga (22), Etxaniz (12), Larrañaga (6), Segurola (5) -haserako bostekoa- Eizagirre (1), Artola (5), Urbizu (4) eta Gartzia (3).

Epaileak: A.Leizea eta J.C.Fernandez.

Kaleratuak: Arrieta (40 minutuan), Garmendia (39 minutuan) eta Segurola (39 minutuan).