Dekoramik ISB 53-3 Larramendi

img

Historiarik gabeko neurketa

Infantiletako lehen fase honetan alde haundiak daude taldeen artean, eta hori horrela ikusita arau berri bat ezarri du Federazioak (ia beste toki guztietan azpalditik erabiltzen den araua), markagailuan talderen batek 50 puntuko abantaila lortzen duenean hortxe bertan gelditzen da emaitza, ez da gehiago punturik apuntatzen aktak, naiz eta beste gauza guztiak bai, pertsonalak, hutsarteak, etab......., eta neurketa jolasten jarraitzen dute taldeek normaltasunez.

Hori horrela izanik atsedenaldirako markagailuak 53-3 adierazten zuen eta hori izan zen neurketaren emaitza.
Oraingoan ere bi baja izan genituen, Jone Bastida eta Miren Soraluze gaixorik suertatu ziren larunbatean.

Neurketa berak gauza gutxi:
Lehen laurdena pattala, entrenamenduetan esandakoari kasurik ez eta ikusi genuenean hobeago ginela bakoitzak berera talde jokari muzin egin da 16-1 markagailuan.

Bigarren laurdenean baloia hobeto eta azkarrago mugitu genuen eta hori egiten dugunean aurkarien defentsak nabaritu egiten dute baina baita markagailuak ere. 37-2 laurden honetako partziala.

Hirugarren laurdenetik aurrera boterik gabe jolastea erabaki genuen eta oraindik hobetzeko asko dugun arren ez zen gaizki egon.

Aupa Neskak