Gernika KESB 56 - Sein Neskak ISB 58

img
Maite Lizarazu (argazkia: iraurgisb.com)

Garaipen sufritua, sailkapenean gure aurretik zen talde baten aurka, 5.postuan jartzeko.

Lehengo asteko porrot mingarriaren ondoren erasoan aldaketa handi bat egin dugu eta taldeak nahiko ongi barneratu du astebetean. Aldaketa hau kontuan izan da eta partidu osoan zonakako defentsaren aurka haritu garela kontuan izanik, erasoari begiratuta nahiko gustora gelditu nintzen, 2 atal kenduta, erasoko errebotea eta prezipitazioa. Defentsan… egin nahi duguna ezin eginik gabiltza, arazo asko ditugu berehala konpondu beharrekoak.

Lehen laurdena oso ongi hasi genuen, azkar jokatuz eta saskiraketa errazak eginez. Gauzak horrela 5.minutuan 2-8 ginen aurretik. Gure arazorik handienetakoa partiduetan izaten dugun irregulartasuna da, 10-0eko partzialak sartzen ditugu, baina ondoren gauza bera egiten digute, ondorioz ezin markagailuan aldegin. Laurden amaieran 10-12 aurretik.

Bigarren laurdenean izan genuen aste honetako gure txakalaldia, partidu denetan gertatzen zaiguna, eta gurea bezalako liga berdintsuan garesti ordainduko dugu, Tabirako eta Corazonistasen aurka ikusi zen bezala. 10-2ko partziala lehen 3 minutuetan. Beraien presioa apurtzeko lanak eta zonakako defentsaren aurka oso prezipitatuta. Hutsarte baten ondoren gauzak bere lekuan jarri eta 4-14ko partziala 7.minutuan 24-28 jartzeko. Baina berriro 10-2ko partziala jarraian eta 35-30 atsedenaldian. Saskiratzea asko kostatzen zaion taldea gara, atzean egindako lanagatik ateratzen ditugu partiduak aurrera, 10, 10, eta 11 puntu jaso genituen beste 3 laurdenetan, baina honetan 25, eta galdu ditugun 2 partidetan gauza bera gertatu da.

Hirugarren laurdena bide beretik, lehen 6 minutuetan 4-16ko partziala gure alde, ondoren beraien 6-0ekoa. 45-46 laurdenaren amaieran.

Azken laurdenean ez genien aurretik jartzen utzi, 3,5 puntuko abantailekin egon ginen, azken minutu ero baten ondoren (edozeinek irabazi zezakeeen) garaipena guretzat 56-58.

Maite eta Naroaren partidu bikaina aipatu, lehena 16p, 14 errebote eta 27ko balorazioarekin eta 2.na, 15p eta 8 baloi berreskuratuz 18ko balorazioa egiteko. Maren ere pixkanaka fisikoki gero eta hobeto dago eta kantxan asko nabaritzen da.

Hurrengo astean Getxo, hasieran talde apala zirudien baina azkeneko 2 emaitzek talde oso indartsua dela adierazten dute. Beste partidu gogor bat, irabazi beharra duguna.