Garaipen berri batekin amaitu du lehen itzulia Comercial Zabalak

Hondarribia-Irun erraz garaitu zuten Iraurgikoek: 75 eta 29

Zapore onarekin amaitu du lehen itzulia Comercial Zabalak, Hondarribia-Irun-i irabazita. Hori bai, lehen laurdenean uste baino gehiago sufritu zuen. Kanpotarren jokalari onenak min handia egin zien etxekoei eta laurdena amaierara 10nako berdinketarekin heldu ziren. Baina bigarren laurdenetik aurrera Iraurgikoek bere benetako jokoa erakusten hasi ziren. Jokoari abiadura jarri eta erasoan askoz ere gehiago asmatu zuten. Hori bakarrik ez, defentsan ere bikain ibili ziren eta 4 puntu bakarrik jaso zituzten.

Hirugarren laurdenean ere bigarrenean hasita errezitalarekin jarraitu zuen Comercial Zabalak Oihane Aizpuruaren eskutik eta aldeak handitzen joan ziren. Erritmoa ez zuten jaitsi Iraurgikoek eta hondarribiarrak ezinean ikusi ziren. Azkenerako garaipen erraza ISBkoentzat: 75 eta 29.
Saskiratzaileak: (10-10/23-4/20-5/22-10)

COMERCIAL ZABALA: Agirretxe (2), Eneritz (16), Oihane (29), Ihintza (2), nerea (8), Besga (2), Inge (2), Loiarte, Naroa (4), Maialen (6), Ane (2), Izaro (2),