Ana Ugarte Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatutako “Talentu Operazioan” egongo da

img
Ana Ugarte 23 zenbakiarekin Betiko Kafea Aren partidu batean

Azpeitiarrak Guadalajaran Abuztuaren 3a eta 6a bitartean egingo den kontzentrazioan parte hartuko du.

Espainiako Saskibaloi Federazioko arduradun teknikoek 12 eta 13 urtez azpiko jokalariekin aurten egingo duten “Talentu Operazioan” zein jokalarik parte hartuko duten jakinarazi berri dute eta bertan Iraurgi ISBko Ana Ugarte jokalari azpeitiarra egongo da.
Ugartek Espainiako Mini Txapelketa jokatu berri du Euskadiko Selekzioarekin eta hemen egindako lan onak saria eman dio: 12 urtez azpiko Espainiako beste 34 jokalarirekin batera parte hartuko du “Talentu Operazioan”.
Kontzentrazio hau Guadalajarako Principe Felipe Egoitzan egingo da abuztuaren 3an hasi eta 6a bitartean.
Zorionak Ana!!!