Julen Olaizolak brontzezko domina lortu du Eurobasketean

Espainiako selekzioarekin aritu da azpeitiarra Eslovenian. Guztira hamabost minutu jokatu ditu, eta bataz beste, lau puntu, hiru errebote eta asistentzia bat egin ditu partidako.

Julen Olaizola azpeitiarra Espainiako selekzioarekin izan da Eslovenian jokatu berri den hogei urtez azpikoen Eurobasketean eta brontzezko domina eskuratu du. Espainiak final-erdietan Frantziaren kontra galdu eta gero, Serbiaren aurka jokatu behar izan zuen hirugarren edo laugarren postua lortzeko lehia. Partida oso berdindua izan zen eta azken segundoetara arte ez zen erabaki. Abrinesek 9 segundoren faltan sartutako hiruko batek 66 eta 67 aldatu zuen markagailua eta garaipena eman zion Espainiako selekzioari.

Olaizola hogei urtez azpikoen mailan aurreneko urtekoa da. Bere pisua izan du Luis Guil hautatzailearen taldean, batez beste 15 minutu jokatu baititu. Lau puntu, hiru errebote eta asistentzia bat egin ditu partidako. Iraurgiko jokalariarentzat hirugarren domina da brontzezkoa, 16 eta 18 urtez azpikoekin bi urrezko lortu eta gero.