Aitor Astigarraga BAM Torneorako aurre-deialdian

img
Argazkia: Iraurgi SB

Txapelketa Abuztuaren 16tik 19ra jokatuko da Eslovenian.

Leocadio Perez eta Juan Antonio Serra Espainiako hautatzaileek Eslovenian abuztuaren 16tik 19ra jokatuko den BAM Torneorako aurre-deialdia eman berri dute eta bertan agertzen da Iraurgiko jokalaria den Aitor Astigarraga.

Txapelketa hau izan ohi da saskibaloi harribitxiek jokatzen duten lehen torneo internazionala. 14 urterekin (1998an jaiotakoek hartuko dute parte aurten) BAM Torneoak Balkanetako eta Europa erdialdeko talde handien aurka lehiatzeko aukera ematen die Espainiako Federazioak Hastapen Akademian dauzkan jokalariei. Mutilen kasuan adibidez, Mazedonia, Hungaria, Eslovenia eta Kroaziaren aurka jokatu beharko dute.

Esloveniara joan aurretik guztiak ere Castelldefels-en, Katalunian, hitzartuko dira azken entrenamenduak egiteko.

Zorionak Aitor!!