Ibon Guridi, Aitor Zubizarreta eta Xabier Oroz Lagun Aro GBCrekin

img

Iraurgi SBko harrobiko hiru jokalari gazteek ACBko taldearekin ekingo dute aurre-denboraldia

Ibon Guridi (1992) eta Aitor Zubizarreta (1995) azpeitiarrak eta Xabier Oroz (1996) azkoitiarra, Endesa Ligako Lagun Aro GBC taldearekin entrenatzen hasi dira gaur.

Iaurgi SBko harrobiko hiru jokalariek talde donostiarrarekin egingo dute aurre-denboraldia. Bertan azpeitiar zaletuek ongi ezagutzen dituzten bi jokalari aurkitu dituzte: Aurten ACBko taldean egongo den Julen Olaizola eta baita Mikel Motos ere; azken honek zilarrezko Adecco liga jokatuko du Iraurgi SBrekin.

Sari polita hiru jokalari gazte hauentzako, eta baita Iraurgi SBko harrobi guztiarentzat ere.