Aitor Zubizarreta 18 urtez azpiko Munduko 3x3 Txapelketan egongo da

img
Argazkia: Iraurgi SB

Irailaren 28a eta 30a bitartean jokatuko da Alcobendasen, Madrilen.

Aitor Zubizarreta albiste da berriz ere. Udan zehar Lagun Aro GBCrekin eta Iraurgi SBko lehen taldearekin aurre-denboraldia egiteko aukera izan eta gero, Espainiako Saskibaloi Federazioko teknikariek jakin arazi berri dute Alcobendasen, Madrilen, Irailaren 28tik 30era jokatuko den 18 urtez azpiko 3x3 Munduko Txapelketan parte hartzeko hautatzea erabaki dutela.

Txapelketako bigarren edizioa izango da aurtengoa eta guztira mutilen 32 eta nesken 24 taldek parte hartuko dute bost kontinenteetako 41 herrialde ordezkatuz. Jokalari guztiek gainera beste programa baten parte hartu ahal izango dute, birrintze txapelketak, hiruko torneoak edota 3x3 mistoak jokatuko dituztelarik.

Aitorrek hilaren 27an joan beharko du Alcobendasera, ordurako baitu Saskibaloi Federazioaren deialdia, eta Urriaren 1 arte egongo da bertan.

Zorionak Aitor!!!