Leihoak Zarautz 60 - LIizuan.com ISB 67

Denboraldia garaipen garrantzitsu batekin hasi dute.

Denboraldiko aurreneko partidu irabaztea beti izan ohi da garrantzitsua eta aurkariak Zarautztarrak izanik are eta gehiago. Norgeiagoka gogorra izango zela jakinik, taldeak ehuneko ehuna baino zerbait gehiago eman beharra zuen, eta partidako lehen minutuetan horrela izan da. Ondoren gertatutakoak ezin da berriro ere gertatu, taldeak intentsitatea galdu du bai defentsan eta baita erasoan ere, hori Leihoak Zarautzek ez desaprobetxatu eta markagailuari buelta ematea lortu du atsedenaldirako.

Atsedenak on egin die hala ere Lizuan.comeko mutilei eta berriro ere baloia mugituz eta defentsako lan on bati esker aurre hartu dute markagailuan. Azken zatia oso parekatua izan da eta azken minutururarte lana gogor egin dute.


Lizuan.com: J. Amenabar (4), L. Agirre (0), J. Urbizu (7), Jon Etxaniz (20), B. Altzibar (4) -haserko bostekoa- Joseba Etxaniz (2), M. Segurola (5), J. Alberdi (2), U. Amenabar (2), E. Artola (8), M. Arrieta (-) eta X. Oroz (13).

Hurrengo asteburuan La peña talde bizkaitarraren bisita izango dugu Azpeitiko kiroldegian.


EGURRE LIZUAN!!!