Ostiralean aurkeztu zen 2012-13ko Iraurgi SB

img
Argazkia: Uztarria.com

Zerbeza Feriaren hasiera ekitaldian 230 jokalaritik gora egon ziren.

Ostiralean zabaldu zituen ateak IV. Zerbeza feriak eta azokari hasiera emateko zein modu hoberik Iraurgi SBko talde guztien aurkezpena egitea baino. Guztira 20 talde aurkeztu ziren eta 230 jokalaritik gora igo ziren oholtza gainera. Taularatzen lehendabiziko taldea txikienen eredu izan behar duen Zilarrezko Adecco Ligako taldea izan zen. Gerora etorri ziren, Zurt Taberna, Lizuan.com... alebin mailarainoko talde denak. Gero gainera, Merkatu Plazan gelditu eta afaltzen gelditzeko aukera izan zuten guztiek ere, PedroMayotarrak taldeak jarritako musikarekin gozatuaz gainera.

Ostegunetik aurrera beste aukera bat

Ostegunean, urriak 11, zabalduko ditu berriro bere ateak Iraurgi SBk, Bertan Merkatari elkartearen eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Garagardo Azoka. 20:00tatik aurrera gaua luzatzeko aukera egongo da beraz eta berriz ere, garagardoz, oilasko errez, ukondoz eta abarrez gozatzen jarraitu ahal izango da. Nola ez, baita zuzeneko musikaz ere. Ostegunean Karma taldeak alaituko du giroa, ostiralean Down Town Trio taldeak eta larunbatean berriz, Izer eta Alabier, Pinoren laguntzarekin. Ostiral arratsaldean gainera, mus txapelketa jokatuko da 15:30tatik aurrera. Beraz, jaiak ez du geldiunerik!!