Iraurgiko hainbat jokalari Euskadiko Selekzioarekin

img
Argazkia: FVB

Espainiako Autonomien arteko txapelketa prestatzen hasteko entrenamenduetarako aurre-deialdian sartu dira.

400 jokalaritik gora mugitzen dituen klub batek harrobian lan txukuna egiten duela ez dago dudarik. Horren adibide garbia da Euskadiko Kadete mailarako, bai neskatan eta baita mutiletan ere, Iraurgiko hainbat jokalari deitu dituela Euskadiko Saskibaloi Federazioak. Azkeneko deia asteburu honetara begira egin dute. Izan ere, Espainiako Autonomien arteko txapelketa prestatzen hasteko entrenamendu saioak egingo dituzte igandean, hilak 25.
Mutilei dagokienez, Gipuzkoatik deitu dituzten 6 jokalarietatik 2 dira Iraurgikoak: Amets Amubieta eta Aitor Astigarraga. Hauek, goizeko 10:00etarako Eibarko Unibertsitate Laboralean egon beharko dute, besteak beste 10:30tatik aurrera entrenamendu saioa izango baitute eta arratsaldean lagun arteko partidu bat jokatzeko aukera izango dute.
Eta neskei dagokienez bederatzi gipuzkoar izan dira deituak, horietatik lau direlarik ISBkoak: Maite Galdos, Eneritz Larrañaga, Mirari Ugarte eta Maialen Iturralde. Hauek, Donostiako Manteo kiroldegian daude deituta, goizeko 10:00etan ere bai. Eta mutilek bezalaxe, goizean entrenamendu saioa eduki eta gero, arratsaldeko 16:00tatik aurrera lagunarteko bat jokatuko dute.
Gipuzkoako Selekzioarekin ere jokalari pila
Gipuzkoako Selekzioetarako aurre-deialdiak ere burutu dituzte Saskibaloi Federaziotik. Junior mailan adibidez, igandean, hilak 25, Eibarko Unibertsitateko Kiroldegirako deitu dituzte 13 jokalari eta horietatik 4 dira Iraurgikoak: Aitor Zubizarreta, Unai Amenabar, Mikel Arrieta eta Xabier Oroz. Hauek, 15:15tarako prest egon beharko dute deitutako lekuan, 16:00tan, lagun arteko bat jokatuko baitute Euskadiko Kadete Selekzioaren aurka.
Baina Junior mailako mutilak ez dira bakarrak izango. Alebni edo Mini mailako neska eta mutilak ere deitu baititu Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak igandean arratsaldeko 17:30tarako Manteo Kiroldegian, Donostian.
Neskei dagokienez, 9 joango dira Iraurgiren izenpean: Maite Merketegi, Nerea Soraluze, Alaitz Ezama, Alazne Lizundi, María Otaegi, Maddi Olaizaola, Miren Ezama, Elene Viles eta Laura Bastida. Eta mutilei dagokienez, 6 izango dira entrenamendu horretan egongo direnak: Xuban Etxeberria, Garikoitz Olazabal, Beñat Garmendia, Asier Garate, Iñaki Bereziartua eta Jokin Badiola.
Zorionak guztiei!!!