Euskadiko Txapelketarako prestatzen

img
Argazkia: Basketbasko.com

Abenduaren 6, 8 eta 9an Arrasateko Iturripe kiroldegian jokatuko den junior txapelketan Iraurgiko jokalariak egongo dira.

Datorren asteburuan, jai egunak daudela aprobetxatuta, Euskadiko Junior mailako Txapelketak jokatuko dira Arrasateko Iturripe kiroldegian eta txapelketa hori prestatzeko nahiarekin Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa hainbat entrenamendu prestatzen dabil azken egunetan. Hurrengo zita asteburu honetan bertan izango dute junior mailako jokalariek. Donostiako Manteo kiroldegian izango da, igandean, hilak 2, arratsaldeko 18:30tan. Han egoteko Iraurgiko harrobiko hainbat jokalari deitu dituzte: Maite Lizarazu, Itxaso Astigarraga eta Aitziber Besga nesketan eta Aitor Zubizarreta, Unai Amenabar, Mikel Arrieta eta Xabier Oroz mutilei dagokienez.
Euskadiko Junior Txapelketak hurrengo ordutegiak izango ditu:
OSTEGUNA, ABENDUAK 6
10:00 Araba - Bizkaia EMAKUMEAK
12:00 Araba - Bizkaia GIZONEZKOAK
LARUNBATA, ABENDUAK 8
10:00 Bizkaia- Gipuzkoa GIZONEZKOAK
12:00 Bizkaia - Gipuzkoa EMAKUMEAK
IGANDEA, ABENDUAK 9
10:00 Gipuzkoa - Araba EMAKUMEAK
12:00 Gipuzkoa - Araba GIZONEZKOAK
Kadete mailan Euskadiko Selekzioak lanean jarraitzen du
Kadete mailari dagokionez, Euskadiko selekzioa da lanean jarraitzen duena, izan ere, 2013 urte hasieran Espainiako Txapelketak jokatuko dira maila horretan. Zita horretara ahalik eta hobeen heltzeko asmoarekin, asteburu honetan entrenamendu saioak egingo dituzte Eibarko Unibertsitate Laboralean.
Iraurgik badauka bere errepresentazioa ere selekzio hauetan. Izan ere, Aitor Astigarragak parte hartuko du mutilei prestatu dizkieten entrenamenduetan eta neskei dagokienez, Maite Galdos,Eneritz Larrañaga, Mirari Ugarte eta Maialen Iturralde izango dira bertan egongo direnak. Mutilek goizeko 09:15tan egon beharko dute Eibarren eta neskek 10:00tan. Biek ala biek goiz eta arratsaldean izango dituzte entrenamendu saioak.
Miniak ere lanean
Junior eta kadeteak ez dira maila bakarrak izango asteburuan lan bikoitza izango dutenak. Izan ere alebin edo mini mailako neska mutilek ere izango dituzte Gipuzkoa Selekzioarekin entrenamenduak. Hauek Manteo kiroldegian egingo dute entrenamendu saioa, igandean baita ere eta arratsaldeko 17:00tan hasita. Eta Junior eta Kadete mailetan gertatzen den moduan, mini mailan ere Iraurgiko harrobiko hainbat jokalari egongo dira entrenamendu saio honetan:
-Neskak: Maite Merketegi, Nerea Soraluze, Alaitz Ezama, Alazne Lizundi, María Otaegi, Maddi Olaizaola, Miren Ezama eta Elene Viles.
-Mutilak: Xuban Etxeberria, Garikoitz Olazabal, Beñat Garmendia, Asier Garate, Iñaki Bereziartua eta Jokin Badiola.