Euskadirekin Espainiako Txapelketa prestatzen

img
Argazkia: basketbasko.com

Urtarrilean jokatuko den kadete mailako Espainiako Txapelketa prestatzeko aurre-deialdian Iraurgiko 4 jokalari sartu dira.

2013ko urtarrilaren 2tik 6ra Galizian jokatuko den Kadete mailako Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzen du Euskadiko Selekzioak. Bai mutilei dagokienez eta baita neskei dagokienez ere, zita berri bat izango dute entrenamendu batzuk burutzeko hilaren 16an, igandea. Goizean eta arratsaldez egingo dituzte entrenamendu horiek Eibarko Unibertsitate Laboralean eta bertan izango dira Iraurgiko hainbat jokalari: Aitor Astigarraga mutilei dagokienez eta Maite Galdos, Eneritz Larrañaga eta Mirari Ugarte neskei dagokienez.
Aurre-selekzio honetan sartutako mutilek goizeko 09:30tan agertu beharko dira Eibarren 10:00etatik aurrera entrenatzen hasiko baitira. Neskak berriz ordu erdi beranduago daukate zita, 10:30tatik aurrera entrenatzen hasteko.
18 urtez azpiko selekzioa Barakaldoko V. Nazioarteko Txapelketa prestatzen
Urtero moduan Barakaldok beste behin 18 urtez azpiko nesken nazioarteko txapelketa hartuko du. Jordi Llopisek zuzentzen duen Euskadiko Selekzioak, aurtengoan Espainia, Italia eta Serbia izango ditu aurkari abenduaren 29 eta 30ean.
Txapèlketa hau prestatzeko gogoz, igande honetan lehen entrenamendua burutuko dute Eibarko Unibertsitate Laboralean baita ere, arratsaldeko 17:00tan, eta hautatzaileak Iraurgiko hiru jokalari deitu ditu: Maite Lizarazu, Itsaso Astigarraga eta Naroa Uría.
Zorionak Neskak!!!