Gipuzkoako Minien Txapelketako finalak Azkoitian

img
Argazkia: Betiko Kafea ISB A + B euren aurkezpen egunean

Igandean izango dira 10:00etan eta 12:00etan eta bertan egongo dira Betiko Kafea ISBko neska-mutilak.

Denboraldiek aurrera egiten duten ahala, maila ezberdinetako txapelketen finalak heltzen hasten dira. Orain bi aste Euskal Ligako finalak jokatu ziren, baina Gipuzkoako Txapelketatako finalak ere hasi dira heltzen. Asteburu honetan adibidez, Minien Txapelketako finalak jokatuko dira eta Azkoitiko Kiroldegian jokatuko dira gainera neurketa horiek.
Jokatuko den lehen finala neskena izango da, goizeko 10:00etan, eta Iraurgiko Betiko Kafea ISB A-k jokatuko du Easo 01 Zelaiaren aurka. ISBko neskak jaun eta jabe azaldu dira denboraldi guztian zehar eta pastelari ginga jarri nahi izango diote, Betiko Kafea ISB B taldea final-erdietan kanporatu zuen taldeari finala irabazita.
Neskena amaitu bezain pronto, mutilena hasiko da, 12:00etan. Eta bertan ere, Iraurgiko talde bat izango dugu presente. Betiko Kafea Mutilak ISBk ere Easoko harrobiko aurkari bat izango du: Easo 01 Pagoeta. Final-erdietan erraz nagusitu zitzaien Tolosako TAKE Super EKOri, ia finalean ere neurketa ona egiteko kapaz diren.
Beraz, saskibaloi igande polita bizitzeko aukera egongo da Azkoitiko Elkargunean, etorkizuneko jokalariak izan daitezkeenak ikusiaz.
Errendimenduzko junior mutilen finala Aieten
Txikienenak ez dira final bakarrak izango asteburu honetan, izan ere junior errendimenduzko finala ere jokatuko du Iraurgiko talde batek. Sein Mutilak ISBk baina Donostian egin beharko du, Aieteko kiroldegian, larunbatean arratsaldeko 18:00tan. Final-erdietan luzapenean lortu zuten finalerako txartela Internacional CDren aurka 63 eta 67 irabazita. Finalean Cafes Aitona A izango dute aurkari.