Sarralle ISB eta Betiko Kafea A ISB Euskadiko Txapelketan

img
Argazkia: Basketbasko.com

Durangaldean jokatuko dituzte neurketak asteburu honetan Iraurgi SBko bi taldeek.

Gipuzkoako Txapelketetan paper ona egiteak badauka bere saria: Euskadiko Txapelketan beste herrialdeetako talde onenen aurka jokatu ahal izatea eta bai Partizipazioko Infantil nesketan eta baita nesken Mini mailan ere Iraurgiko talde batek Torneo hau jokatzeko aukera izango du.
Infantil nesketan jaun eta jabe izan da Sarralle ISB Gipuzkoan. Lehen fasean Comercial Zabala ISBrekin lehen postuan amaitzeko lehia irabazi eta gero, Gipuzkoako finalean ere Iraurgiko beste taldeari gailenduta lortu zuen Euskadiko Txapelketa jokatzeko txartela. Orain, Arabako San Viator eta Bizkaiko Seber Altube taldeak izango ditu aurkari. Larunbatean, Durangoko Tabira kiroldegian hasiko du Txapelketa arabarren aurka, goizeko 10:15tan, eta bigarren neurketa igandean jokatuko du, ordu berdinean, baina bizkaitarrekin aurkari moduan.
Nesken Mini mailan ere Iraurgik izango du bere ordezkaria: Betiko Kafea A ISB. Azkoitiko Elkargunean jokatu zen finalean Easori 48 eta 41 irabazi ostean, Euskadiko Txapelketa prestatzen ibili dira ISBkoak. Mini mailako Torneoa Berrizen jokatuko da, bertako kiroldegian larunbat eta igandean baita ere. Eta infantileko neskekin gertatu moduan, goizeko 10:15tan jokatuko dituzte euren neurketak. Lehena, Gasteizko San Viatorren aurka eta bigarrenean Bilboko Loiola Indautxu izango dute aurkari.

Errotaundi ISB Autonomika mailara igotzeko Lauko Finalean
Txikienek bakarrik ez, senior mailako mutilek ere izango dute asko jokoan asteburu honetan. Errotaundi ISBk Tolosan jokatuko den Lauko Finalean Aunomokiara igotzeko aukera izango du. Horretarako larunbatean 16:00tan Usabal kiroldegian Santo Tomas Lizeoaren (ligako lehen sailkatua) kontrako final-erdia irabazi eta gero, igandean, goizeko 12:00tan jokatuko den finalean ere garaile irten beharko dute.