X. 3x3 saskibaloi txapelketa Azkoitiko plazan

img
Argazkia: Iraurgi SB

51 taldek hartuko dute parte guztira Benjamin eta Alebin mailetan banatuta goizeko 09:00tatik aurrera.

Beste urtebetez Iraurgi SBk txikienekin 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du Azkoitiko Plazan, eta dagoeneko hamargarren aldia izango da larunbat honetakoa. Iazko edizioa San Juan bezperan ospatu bazen ere, aurtengoan, hilabete lehenago izango ditugu Alebin eta Benjamin mailako neska-mutilak ahalik eta saskiratze gehien lortzeko nahiarekin.
Plaza bete egingo dela ez dago esan beharrik, beste behin ere deialdia oso arrakastatsua izan baita. Guztira 51 taldek hartuko dute parte, iaz baino 7 talde gehiagok: 13 alebin mutiletan eta 8 alebin nesketan; eta benjamin mailari dagokionez, 20 mutiletan eta beste 8 nesketan.
Txapelketa goizeko bederatzietan hasiko da Azkoitiko Plazan egongo diren zortzi kantxa ezberdinetan. Neurketa bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du eta jokalariek bost minutuko atsedena izango dute partidutik partidura. Lehendabiziko finalak eguerdiko 12:40tan jokatuko dira eta goiza alebin mutilen finalarekin amaituko da, hau eguerdiko 13:00tan jokatuko baita.
Gozatu eta zorte on guztiei!!

- 3X3 AZKOITIA 2013.pdf