Super Ana!!

img
Argazkia: Iraurgi SB

Zurt Taberna ISBk 61 eta 55 Atco. San Sebastiani irabazita hasi du denboraldia.

Denboraldia ezin modu hobean hasi du Zurt Taberna ISBk. Printzipioz, azken postuetatik berarekin batera ihes egiten saiatuko den talde baten aurka garaipena lortuta. Konfiantza hartzeko bikain etorriko zaie garaipen hau neskei, nahiz eta Anak egindako erakustaldia ikusirik, kontrario batek baino gehiagok izango duen kontuan Iraurgiko nesken kontra garaipena lortzeko gogotik egin beharko dutela lan.

Bazekiten neurketa irabazteko aukerak eduki ahal izateko Zurtekoek hasieratik erakutsi beharko zietela donostiarrei zer egiteko kapaz ziren eta 11 eta 2ko partziala eginda ondo bideratu zuten partidua. Kosta zitzaien Atco. San Sebastianekoei esnatzen baina lortu zutenean aurretik jarri ziren markagailuan. Bigarren laurdenean, momentu oro mantendu ziren kanpotarrak aurretik, nahiz eta diferentziak ez ziren handiak izan.

Atsedenalditik bueltan oso parekatua jarraitu zuen neurketak. Hori bai, aurreko hamar minutuetan kanpotarrak ibili baziren aurretik, orain etxekoak ziren markagailuan agintzen zutenak. Hala ere, azken laurdenera arte ez zuten neurketa erabakita utzi Zurtekoek. Donostiarren erreakzio txiki baten ostean, Anaren eskutik 9 eta 0ko partziala egin eta 5-6 puntuko aldea mantentzen jakin izan zuten, jaurtiketa libreetan edukitako bataz besteko bikainari esker (14tik 11 sartuta), 61 eta 55 irabazten amaitu arte.

Goraipatzekoa da guztiek egindako lan eskerga, baina batez ere Ana nabarmendu zen guztien gainetik. Urte betez kantxetatik aldenduta egon eta gero, berriz ere itzuli zen jokora eta nola gainera, taldearen 61 puntuetatik 33 sartuta. Super Ana bueltan da!!

Saskiratzaileak: (16-15/11-13/17-12/17-15)

ZURT TABERNA ISB: Garazi (8), E. Iturralde, Ana (33), Irati, Intza(5), Berezi (6), E. Bereziartua (5), Itsaso, Ane eta Aitziber