Iraurgikoak Euskal Selekzioaren aurre-deialdian

img
Argazkia: Basketbasko.com

Kadete eta infantil mailako neska-mutilek Espainiako Autonomien arteko Txapelketa prestatzeko entrenamenduak burutuko dituzte.

Urte berria gerturatzen ari da eta 2014a hastearekin bat Espainiako selekzioen arteko txapelketak jokatuko dira. Euskal Selekzioko hautatzaileak hasi dira torneo hauek ahalik eta hobeen prestatzen eta horregatik ia igandero entrenamenduak burutuko dituzte bai kadete eta baita infantil mailetan. Igande honetan, hilak 17 ere burutuko dituzte prestakuntza saioak. Hainbat jokalari deitu dituzte entrenamendu hauek burutzeko eta horien artean Iraurgiko asko daude:
- Kadete mutiletan: Aitor Astigarraga, Ander Merketegi y Jon Zabarte
- Kadete nesketan: Eneritz Larrañaga, Larraitz Larrañaga, Maitane Dominguez eta Oihane Aizpurua
-Infantil mutiletan: Ierai Azpitarte eta Shyam Azpiazu.
-Infantil nesketan: Ana Ugarte, Ainhoa Zuazolazigorriaga eta Maialen Sodupe.

Mutilak, bai kadete eta bai infantil mailan Loiuko Urdaneta Ikastolan batuko dira, goiz eta arratsalde entrenatzeko. Neskei dagokienez, kadeteak Eibarko Unibertsitate Laboralean daukate zita eta infantilek, Gasteizko Samaniego Ikastolan. Hauek ere goiz eta arratsalde jardungo dira lanean.

Alebin mailako neska-mutilak ere Gipuzkoako Selekzioarekin

Kadete eta infantil mailetan Euskal Selekzioak egin duen moduan, alebin mailako Gipuzkoako Selekzioak ere igandean entrenamenduak burutuko ditu Arrasateko Iturripe kiroldegian. Arratsaldeko 16:00tarako neska-mutil guztiek prest egon beharko dute eta Iraurgitik hautatuko jokalaria hauek dira:

- Alebin mutiletan: Iker Larrañaga, Eneko Caballero, Jokin Errazu, Joseba Azpillaga, Jakes Odriozola, Julen Larrañaga eta Manex Ansorregi
- Alebin nesketan: Ane Sudupe, June Zubiaurre, Angel Etxaniz, Maitane Goenaga, Nerea Oiarzabal, Maite Grajera, Maialen Badiola, Judit Beristain eta Edurne Bastida.