Iraurgikoak Gipuzkoa eta Euskadiko selekzioekin

img
Argazkia: basketbasko.com

Kadeteek Espainiako Txapelketa prestatzen jarraituko dute, juniorrek Euskadiko Txapelketa eta miniek entrenatzen jarraituko dute.

Beste aste batez, Euskadiko kadete mailako selekzioek datorren Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzeko bi entrenamendu saio egingo dituzte igande honetan, abenduak 1, Eibarko Unibertsitate Laboralean. Goizeko 11etan hasi (10:30tan han egon beharko dute guztiek) eta arratsalderaino lan saioak izango dituzte. Eta beste behin Iraurgiko jokalariak deitu dituzte aurre-selekzioa honetarako:
- Kadete mutilak: Aitor Astigarraga, Ander Merketegi eta Jon Zabarte
- Kadete neskak: Eneritz Larrañaga, Maitane Dominguez eta Oihane Aizpurua.
Junior eta Miniak Gipuzkoako Selekzioarekin
Euskadiko selekzioarekin kadeteek lan egingo duten moduan, Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira txikienak eta juniorrak ere bai. Junior mailakoek adibidez abenduan jokatuko duten Euskadiko selekzioen arteko Txapelketa ahalik eta hobeen prestatzea dute helburu. Horretarako neskek entrenamendua burutuko dute igandean eta mutilek Euskadiko kadete mailako selekzioaren aurka lagunartekoa jokatuko dute. Iraurgiko hainbat jokalari deitu dituzte junior mailan ere:
- Junior mutilak: Xabier Oroz eta Amets Amubieta
- Junior neskak: Naroa Uria, Maite Lizarazu, Maite Galdos, Ainhoa Bereziartua eta Maren Loiola.
Bestalde, beste astebetez Miniek ere entrenamendu saioa izango dute Donostiako Manteo kiroldegian. Igande arratsaldean elkartuko dira eta hauek izango dira hautatzaileek Iraurgiko harrobitik eramango dituzten jokalariak:
- Mini mutilak: Manex Ansorregi, Joseba Azpillaga, Eneko Caballero, Jokin Errazu, Iker Larrañaga eta Jakes Odriozola.
- Mini neskak: Ane Sudupe, June Zubizaurre, Maitane Goenaga, Judith Beristain eta Edurne Bastida.