Iraurgikoak Euskadiko Junior Txapelketan

img
Argazkia: Maloste kiroldegia

Abenduaren 6tik 8ra Gernikako Maloste kiroldegian jokatuko den Probintzien arteko Torneoan Gipuzkoako Selekzioarekin jokatuko dute.

Datorren asteburuan, Konstituzioaren zubia dela eta behe mailetan jardunaldirik egongo ez dela aprobetxatuz, junior mailako Probintzien arteko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Gernikako Maloste kiroldegian. Gipuzkoako Selekzioek egun batzuk eman dituzte txapelketa hau prestatzen eta ahalik eta goren amaitu nahi dute. Torneo honetan Iraurgiko harrobiko hainbat jokalarik hartuko dute parte:
- Mutiletan: Xabier Oroz eta Amets Amubieta.
- Nesketan: Naroa Uria, Maite Lizarazu, Maite Galdos, Ainhoa Bereziartua eta Maren Loiola.
Mutilek lehen neurketa hilaren 6an, ostiralean jokatuko dute euren lehen neurketa. Goizeko 10:30tan izango da, Arabaren aurka. Kontrario berdina edukiko dute neskek bi ordu beranduago. Bigarren neurketak, Bizkaiaren aurkakoak igandean jokatuko dituzte. Mutilek, 10:30tan baita ere eta neskek 12:30tan.
Zorte on guztiei!!