Oroz eta Amubieta Euskadiko txapeldun Gipuzkoarekin

img
Argazkia: Naroa Uria

Iraurgiko neskak berriz hirugarren amaitu uzten Arabaren eta Bizkaiaren aurka galdu eta gero.

Gernikako Maloste kiroldegiak gainezka egin du pasa de asteburuan junior mailako Euskadiko Txapelketak ikusteko. Bertan izan dira Gipuzkoako Selekzioaren koloreak defendituz Iraurgiko hainbat jokalari eta neskei dagokienez, zorte handirik eduki ez eta hirugarren amaitu badute ere, mutilek, Xabier Oroz eta Amets Amubietarekin, Euskadiko Txapeldun izatea lortu dute. Iraurgiko jokalari azkoitiarra izan da gainera Txapelketako jokalari nabarmenetako bat, jokatutako bi neurketetan baloratuena izaten amaitu baitu.
Agian, horregatik saria jaso eta Abenduaren 28 eta 29an Barakaldon jokatuko den VI Barakaldo Hiria Txapelketa jokatzeko Euskadiko hautatzaile Raul Ruizek bere talderako hautatu du. Dagoeneko tradizio bihurtu da txapelketa hau Espainiako Txapelketa prestatzeko proba gisa. Junior mailako mutilen Euskal Selekzioak baina, lehen lan saioa datorren igandean izango du, hilaren 15ean, Loiuko Urdaneta Ikastolan, eta goiz eta arratsalde entrenatuko dute.
Kadete eta miniak ere lanean
Aurreko asteburuan Orio eta Zarautzen alde batetik eta Lugon beste alde batetik jokatu diren Torneoetan maila oso ona eman eta gero, Euskadiko Kadete mailako neska eta mutilek beste entrenamendu saio bat izango dute igande honetan. Mutilak Loiun elkartuko dira eta goiz eta arratsalde entrenatuko dute. Neskek ere, lan saioak izango dituzte, baina kasu honetan Eibarko Unibertsitate Laboralean. Iraurgitik hainbat jokalari deitu dituzte hautatzaileek entrenamendu hauetarako:
- Mutiletan: Aitor Astigarraga, Ander Merketegi eta Jon Zabarte.
- Nesketan: Eneritz Larrañaga, Maitane Dominguez eta Oihane Aizpurua.
Alebin edo Mini mailakoek ere lan saioa baina kasu honetan Gipuzkoako Selekzioko hautatzaileen aginduetara. Donostiako Manteo kiroldegian elkartuko dira arratsaldeko 15:30tatik aurrera. Eta Iraurgiko harrobitik hurrengo jokalariak deitu dituzte:
- Mutiletan: Manex Ansorregi, Eneko Caballero, Jokin Errazu, Iker Larrañaga, Jakes Odriozola eta Joseba Azpillaga.
- Nesketan: Ane Sudupe, June Zubiaurre eta Edurne Bastida.