Euskadiko selekzioak berriz ere lanean

img
Argazkia: Basketbasko.com

Kadete eta infantil mailako selekzioek lan saioak izango dituzte datorren igandean eta bertan izango dira Iraurgiko hainbat jokalari.

Euskadiko selekzio ezberdinek euren sasoi puntu onena aurkitu nahian jarraitzen dute. Kadete mailakoak adibidez, Espainiako Txapelketarako azken esprintean daude eta hori dela eta lan saioak egiten jarraituko dute. Infantil mailakoak bestalde, aspaldiko partez berriz ere elkartuko dira asteburu honetan. Bertan izango dira Iraurgiko harrobiko hainbat jokalari.
Kadete mailan, bai neska eta bai mutilak Loiuko Urdaneta Ikastolan elkartuko dira entrenamendu desberdinak egiteko. Igandean goizeko 09:00tarako egon beharko dute mutilek bertan eta 11:00etan berriz neskak. Iraurgitik hauek izan dira hautatuak:
- Mutilak: Aitor Astigarraga, Ander Merketegi eta Jon Zabarte.
- Neskak: Eneritz Larrañaga, Maitane Domingez eta Oihane Aizpurua.
Infantil mailari dagokionez, mutilak Eibarko Unibertsitate Laboralean elkartuko dira eta goizeko 10:00etarako egon beharko dute bertan. Neskek ordea, Gasteizko Samaniego Ikastolan egingo dituzte euren lan saioak eta goizeko 09:45tarako egon beharko dute bertan. Kasu honetan ere Iraurgiko hainbat jokalari izan dira deituak:
- Mutilak: Ierai Azpitarte eta Shyam Azpiazu
- Neskak: Ana Ugarte, Ainhoa Zuazolazigorriaga eta Maialen Sodupe.