Gabonetan ere lanean

img
Argazkia: Basketbasko.com

Euskadiko selekzio ezberdinekin jokatu eta entrenatuko dute egunotan Iraurgi SBko harrobiko hainbat jokalarik.

Gabonak jai egun izan arren jende askorentzat, saskibaloiak ez du etenik izaten eta selekzio ezberdinek egun hauek aprobetxatzen dituzte Txapelketa batzuk edo entrenamenduak burutzeko. Kadete mailako neska-mutilek adibidez laster jokatuko duten Espainiako Txapelketa prestatzen jarraituko dute. Infantil mailako mutilek ere entrenamendu ezberdinak burutuko dituzte; neskek berriz, Beasainen Torneoa jokatuko dute abenduaren 28 eta 29an.
Txapelketa hori jokatzeko abenduaren 26tik aurrera elkartuko dira eta Iraurgi SBtik joango diren jokalariak hauek dira: Ana Ugarte, Ainhoa Zuazolazigorriaga eta Maialen Sodupe. Torneo honetan Gaztela-Leon, Madril eta Galiziako selekzioen aurka jokatu beharko dute eta hau izango da edukiko duten egutegia:
2013/12/28 (larunbata)
09:30 : Euskadi - Gaztela Leon
16:15 : Euskadi - Madril
2013/12/29 (igandea)
10:00 : Euskadi – Galizia
Infantil mutilek berriz, entrenamendu eguna izango dute datorren igandea, hilak 29. Goiz eta arratsalde egongo dira hautatzaileen esanetara Eibarko Unibertsitate Laboralean. Iraurgi SBtik Ierai Azpitarte eta Shyam Azpiazu izan dira entrenamendu hauetarako deituak.
Kadete mailako neska mutilei dagokienez hilaren 26tik 29ra batuko dira Eibarko Unibertsitate Laboralean. Lau egun hauek ondo aprobetxatu nahi dituzte hautatzaileek laster jokatuko den Espainiako Txapelketa ahalik eta hobeen prestatu ahal izateko. Hemen ere Iraurgi SBko hainbat jokalari izan dira deituak:
- Mutiletan: Aitor Astigarraga, Ander Merketegi eta Jon Zabarte
- Nesketan: Eneritz Larrañaga, Maitane Dominguez eta Oihane Aizpurua.
Mini mailakoak ere lanean
Kadete eta infantil mailakoez gain, mini mailakoak ere elkartuko dira Gabon hauetan entrenamendu desberdinak burutu eta lagunarteko txapelketa bat jokatzeko. Hauek baina, Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira. Guztira hiru entrenamendu saio egingo dituzte Donostiako Manteo kiroldegian: abenduaren 26an eta urtarrilaren 2 eta 5ean, azken hau goizez. Horretaz gain, Nafarroaren aurkako lagunarteko bat jokatuko dute abenduaren 28an Arrasateko Iturripe kiroldegian. Iraurgi SBko harrobitik deitutakoak hauexek izan dira:
- Mutiletan: Manex Ansorregi, Iker Larrañaga eta Joseba Azpillaga
- Nesketan: Ane Sudupe, June Zubizaurre eta Edurne Bastida.