Iraurgi SBko 2014 egutegia salgai

img
Argazkia: Iraurgi SB

Hirugarren urtez jarraian klubeko talde guztiak ikusi ahal izango dira 12 hilabetetako argazki ezberdinetan.

Klubari laguntza txiki bat emateko asmoz irten zen ideia orain hiru urte eta hirugarrenez jarraian Iraurgi SBk bere egutegia aterako du aurten ere. Behe mailetatik hasi eta Zilarrezko LEB ligan jokatzen duen talderaino eta alderantziz. Ia 30 talde eta 400 pertsona ezberdin ikusteko aukera egongo da 12 hilabetetan barrena.
Urte berria hastearekin bat, egutegi berria eta guztiontzat salgai egongo da aurten ere 10 euroko prezioan eta ISB tabernan aurkituko duzue eta baita Zilarrezko LEB ligako taldearen partiduetan ere.