Mini mailako lehen entrenamenduak Euskal Selekzioarekin

img
Argazkia: basketbasko.com

Iraurgiko lau jokalari izan dira deituak Espainiako Txapelketa prestatzen hasteko burutuko diren entrenamenduetarako.

Urtarrileko bigarren asteburua Arrasaten Euskadiko Mini Txapelketak jokatu ziren eta Euskal Selekzioko hautatzaileek jokalari mordoa ikusi ahal izan zuten euren taldera deitu ahal izateko. Izan ere, heldu da garaia Espainiako Txapelketak prestatzen hasteko eta horretarako lehen entrenamenduak burutuko dituzte igande honetan Loiuko Urdaneta Ikastolan. Goiz eta arratsalde burutuko dituzte entrenamenduak. Neskek goizeko 09:30tarako egon beharko dute han eta mutilek 11:00etarako. Bertan izango dira baita Iraurgi SBko harrobiko hainbat jokalari:
- Mutiletan: Joseba Azpillaga eta Manex Ansorregi
- Nesketan: Ane Sudupe eta Edurne Bastida
Infantil mutilak ere lanean
Mini mailako neska-mutilak bakarrik ez, infantil mailako mutilek ere lana izango dute asteburuan. Aste Santutan jokatuko den Espainiako Txapelketarako modurik onenean iristeko nahiarekin Eibarko Unibertsitate Laboralean elkartuko dira hurrengo igandeko goiz eta arratsaldean. Iraurgi SBtik Ierai Azpitarte eta Shyam Azpiazu izan dira deituak. Neskek asteburu honetan atseden izango dute.