Euskal selekzioko alebinek lanean jarraitzen dute

img
Argazkia: Iraurgi SB

Hirugarren astez jarraian bilduko dira Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzeko eta han egongo dira berriz Iraurgi SBko harrobiko jokalariak.

Hirugarren astez jarraian alebin edo mini mailako neska-mutilak deitu dituzte Euskal Selekzioko hautatzaileek Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzeko . Neskek kasu honetan Gasteizko Divino Maestro kiroldegian egingo dute egonaldia goiz eta arratsalde eta bertan egongo da Iraurgi SBko harrobiko Ane Sudupe jokalaria. Eguerdiko 12etatik bazkal ordura arte entrenamendua egin eta gero, arratsaldean ere ia bi orduko lan saioa egingo dute.
Mutilak ez dira Gasteizera joango egonaldia egitera igandean, hauek Eibarko Unibertsitate Laboralean baitute zita. Goiz eta arratsalde entrenatuko dute hauek ere, guztira lau orduko saioa egingo dutelarik, bitan banatuta. Iraurgi SBko harrobiko bi jokalari izan dira deituak kasu honetan: Joseba Azpillaga eta Manex Ansorregi.