Euskal Selekzioaren beste deialdi bat

img
Argazkia: basketbasko.com

Mini edo Kimu mailako selekzioak Loiuko Urdaneta Ikastolan elkartuko dira hurrengo igandean.

Ia astebururo moduan azken aldian, igande honetan ere, Euskadiko Mini edo Kimu mailako hautatzaileek deialdia egin dute goiz eta arratsalde entrenamenduak egiteko. Kontutan hartu behar da 3 aste eskas gelditzen direla San Fernandon, Cadizen jokatuko den Espainiako Txapelketarako, eta zita hau ahalik eta hobeen prestatu nahi dutela Euskadiko selekziokoek. Iaz Mutilak zazpigarren gelditu ziren eta neskak bederatzigarren. Postu horiek zergatik hobetu ez?
Hori lortzeko baina pausuz pausu joan beharra dago. Mutilek A multzoan ahalik eta goien amaitu beharko dute eta bertan iazko Txapeldun Andaluzia, eta hurrenez hurren laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Kanariak eta Valentzia izango dituzte aurkari. Beraz lan zaila daukate. Horregatik, lehen pausua, entrenamendu gogorrak egitea izango da eta hori igandean Loiuko Urdaneta Ikastolan egiten saiatuko dira goiz eta arratsalde. Aurreko astean bezala, Joseba Azpillaga eta Manex Ansorregi deitu dituzte Iraurgi SBtik Euskal hautatzaileek zita honetarako.
Neskei printzipioz talde egokiagoak suertatu zaizkie D multzoan, lehen postuetan amaitu eta ahalik eta urrunen iristeko. Hala ere, ezin da bat fio eta horregatik gogor egin beharko dute lan. Neskek ere zita daukate igande honetan Loiuko Urdaneta Ikastolan eta bertan izango da Iraurgi SBko Ane sudupe ere.