Ribadeo-Vegadeo saskibaloi kanpuserako izen ematea zabalik

img
Argazkia: Ribadeo-Vegadeo.com

8 eta 18 urte bitarteko jokalarientzat zabalik dago eta bi txandatan banatuta egongo da: ekainaren 28tik uztailaren 5era eta uztailaren 6tik 13ra.

Beste urte batez, eta dagoeneko 13.a da, Galiziako Ribadeo herrian saskibaloi kanpusa antolatu dute 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. 2014ko edizioak saskibaloi izarrak batuko ditu bi txandatan:
- Ekainaren 28tik Uztailaren 5era
- Uztailaren 6tik 13ra.
Bertan 21 saskibaloi kantxa eta eguneroko egitarau oparo batez disfrutatzeko aukera egongo da. Gainera ingelesezko klaseak, igerilekuak, tailer ezberdinak eta beste hainbat gauzarekin aritzeko aukera izango dute bertan izen ematen dutenek. Izen emateko epea dagoeneko zabalik dago, informazio honekin txertatuta dagoen pdf-an.

- Iraurgi-RIB 14.pdf