Euskal Ligako Junior nesken Lauko Finala Azpeitian

img
Argazkia: Iraurgi SB

Movilquick Azpeitia ISBk, asteburu honetan, etxean, Euskal Ligako Txapelduna izatea bilatuko du.

Larunbatean, hilak 26, eta igandean, 27, nesken junior mailako Euskal Ligako lau talderik onenak lehiatzen ikusteko aukera edukiko dugu, Azpeitiko Kiroldegian jokatuko duten Lauko Finalean. Eta horien artean, ligan lehen postuan amaitu duen Movilquick Azpeitia ISB aurkitzen da. Lehiaketa honetan asko dago jokoan, bertan erabakiko baita Euskadiko Txapelduna zein den eta zeinek lagunduko dion Aritz Aldalurrek zuzentzen duen taldeari Espainiako Txapelketara.
Lehen final-erdian Movilquick Azpeitia ISB lehen sailkatuak, Easo A laugarrenaren aurka jokatuko du. Bi talde hauen artean beti egon da parekotasun handia eta azken neurketan adibidez, donostiarrek, luzapenean, sei puntugatik irabazi zuten. Baina, Iraurgiko SBek etxean irabazi izan dute eta Azpeitiko kiroldegian bilduko diren zaleen babespean finala kosta ala kosta bilatuko dute. Beste final-erdia Gernika KESB bizkaitarrak eta Zarautzeko Zast-ek jokatuko dute. Guztiak igandean jokatuko den finalean postu baten bila arituko dira.
Egutegia
2014/04/26
10.00h Movilquick Azpeitia ISB (1) - Easo A (4)
12.00h Gernika KESB (2) - Zast (3)
2014/04/27
12.00h FINALA
Glual Hydraulics ISBk Bilbon bilatuko du Euskal Ligako Titulua
Nesken txapelketa Azpeitian jokatuko den moduan, Junior mutilena Bilboko Zorroza Kiroldegian jokatuko da. Bertan jokatuko du Glual Hydraulics ISBk lehen final-erdia, ligan lehen sailkatu eta etxean jokatuko duen Unamunoren aurka. Ikusteke dago Xabi oroz helduko ote den Txapelketa jokatzeko, Mannheim-eko Torneoan, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin, sekulako maila eman arren, final-erdietatik at geratu baitira. Hala ere, Iraurgi SBkoek badakite bizkaitarrak garaitzeaz zer den eta igandean jokatuko den finalerako txartelaren bila irtengo dira duten guztiarekin. Beste final-erdia, Fundación 5+11 Baskoniak eta Easok jokatuko dute.
Egutegia
2014/04/26
10.15h Unamuno (1) - Glual Hydraulics ISB (4)
12:15h Fundación 5+11 (2) - Easo A (3)
2014/04/27
12.00h FINALA