Euskal Ligako Kadete nesken Lauko Finala Azpeitian

img
Argazkia: Gerdau Azkoitia izango da talde anfitrioia (Iraurgi SB)

Gerdau Azkoitia ISBk, asteburu honetan, aurrekoan Movilquick-ek egin bezala, Euskal Ligako Txapeldun izatea bilatuko du etxean.

Aurreko asteburuan Euskal Ligako Junior nesken Lauko Finala Azpeitiko kiroldegian jokatu zen moduan, asteburu honetan kadete neskena jokatuko da, izan ere, fase erregularrean, Gerdau Azkoitia ISBk amaitu du lehen sailkatu moduan. Iraurgi SBko taldea eta beste hiru talde onenak ikusteko aukera egongo da maiatzak 3an jokatuko diren final-erdietan eta hurrengo egunean jokatuko den finalean. Euskadiko Tituluaz gain, Espainiako Txapelketa jokatzeko bigarren txartela ere egongo da jokoan.
Movilquick Azpeitia ISBk egin bezala Luis Agirrek zuzentzen duen Gerdau Azkoitia ISBk ere Euskadiko titulua lortu nahi du etxean, baina horretarako aurrena lehen final-erdia irabazi beharko du, larunbatean goizeko 10:00etan jokatuko duena Durangoko Tabirakoren aurka. Berez faborito dira etxekoak, denboraldian zehar beti irabazi dietelako bizkaitarrei, baina partiduak jokatu egin behar dira. Bigarren final-erdian Loiola Indautxu eta Easoren arteko lehia ikusiko da. Kasu honetan bizkaitarrak dira faborito, Gerdauren atzetik amaitu arren garaipen berdinekin bukatu baitzuen liga.
Egutegia
2014/05/03
10.00h Gerdau Azkoitia ISB (1) - Tabirako Baque (4)
12:00h Loiola Indautxu (2) - Easo ATE Asesores (3)
2014/05/04
12.00h FINALA
Grupo Zaher ISBk Donostiako Josean Gaskan bilatuko du titulua
Euskal Ligako mutilen Lauko Finala Donostiako Josean Gaskan jokatuko da eta bertan izango da Grupo Zaher ISB. Ez dute lan erraza David Rodriguezen mutilek, anfitrioia izango den eta denboraldian zehar ikusi denaren arabera faborito nagusi den Easoren aurka jokatu beharko baitute final-erdia. Orain arte, Easok 3 aldiz irabazi die irabazi die, ia momentu erabakigarrienean, kontrakoa gerta daitekeen. Beste final-erdian Unamunok eta Fundación 5+11 Baskoniak jokatuko due.
Egutegia
2014/05/03
11.00h Unamuno (2) - Fundación 5+11 (3)
13:00h Easo A (1) - Grupo Zaher ISB (4)
2014/05/04
10.00h FINALA