Beste urte batez Bergara KE-k 3x3 txapelketa antolatuko du

img
Argazkia: Bergara KE

Ekainaren 21 eta 22an izango da eta maila desberdinetara zabalduta dago inskripzioa.

Uda hastearekin bat Bergaran 3x3 saskibaloi txapelketa jokatzea tradizio bihurtu da jokalari askorentzat, denboraldiak bere amaiera eduki eta gero, baloi gosea xahutzeko asmoz, eta aurten ere edukiko dute euren aukera, Bergara KE-koek ekainaren 21 eta 22an herriko plaza nagusia berriz ere saskibaloi giroz betetzeko asmoa dutela zabaldu baitute.
Aurreko urteetan egon den giro ona eta txapelketak izan duen arrakasta kontutan hartuta formatu berdina erabiltzekotan daude antolatzaileak. Beraz, elite mailan 4 federatuk jokatu ahal izango dute eta beste maila guztietan, gehienez 2 federatuk. Txapelketa hau jokatu eta irabazitakoak dira Mikel Motos, Martin Buesa, Ander Garcia… eta elite mailan saria 500 eurokoa izango da.
Informazio gehiago jasotzeko Jokin Perez Bergara KE-ko kidearekin jarri beharko da harremanetan 637 262 335 telefonoan.
Animatu eta parte hartu!