Teknifikazio jardunaldiak kadete eta infantil mailan

img
Argazkia: FGB

Gipuzkoako Federazioko hautatzaileek Iraurgi SBko hainbat jokalari deitu dituzte igande honetarako.

Maila desberdinetan denboraldiak amaitzeko puntuan daude talde gehienentzako, baina horrek ez du esan nahi saskibaloia bertan amaitzen denik. Jokalariek euren trebakuntzan jarraitu beharra daukate eta hori dela eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko arduradunek igande honetarako, arratsaldeko 16:00tan, teknifikazio deialdiak egin dituzte Donostiko Manteo kiroldegian.
Deialdi honetan Iraurgi SBko hainbat jokalari daude, bai kadete mailan eta baita infantil mailan ere:
- Kadete mutilak: Luken Etxabez, Alain Mugika, Aimar Olaizola, Mikel Iriarte, Ibon Loinaz eta Aitor Arrieta.
- Kadete neskak: Eider Galarraga, Larraitz Larrañaga, Miren Bastida, Izaro Lizundia, Amaia Loiola, Miren Caballero eta Idoia Olaizola.
- Infantil mutilak: Garikoitz Olazabal, Unai Amenabar, Iñaki Bereziartua, Jokin Badiola, Xuban Etxeberria eta Beñat Garmendia.
- Infantil neskak: Maite Merketegi, Nerea Soraluce, Alaitz Ezama, Maria Otaegi, Alazne Lizurdia, Miren Ezama, Maddi Olaizola eta Arantxa Bastida.