Hirutik hiru garaipenekin hasi ditu Gazteen Olinpiar jokoak Xabi Orozek

img
Argazkia: Alberto Nevado (FEB)

Espainiako taldearekin ari da jokatzen Txinan, eta Tunezeko, Andorrako eta Rusiako taldeen aurka irabazi dute.

Hasi dira dagoeneko Gazteen Olinpiar Jokoak Nanjing-en Txinan, eta Iraurgi SBko jokalaria den Xabier Oroz bertan dago 3x3 txapelketako modalitatean Espainiako taldearekin. Espainiako selekzioarekin Europako txapelketan paper ona bete zuenez, Txinako olinpiar jokoetan parte hartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Azkoitiarrari. Jaume Comasek zuzentzen duen taldean UCAM Murtziako Eduardo Sanchez, eta Bartzelonako Arnau Triginer eta Adnan Omeragic dira Xabier Orozen taldekideak.

Atzo, abuztuaren 18an, hasi zen lehiatzen Espainiako taldea, eta hiru partida jokatu ditu bi egunotan, hiruretan garaipena lortuz. Lehenengo partida 16 eta 11 irabazi zuten Tunezko selekzioaren aurka, eta bertan, Orozek 6:38 minutu jokatu zituen, 5 puntu eskuratuz. Bigarrengoan, Andorraren aurka 21 – 18 gailendu ziren, eta Oroz izan zen taldekide guztietan minutu gehien jokatu zituen jokalaria, 8:18 minuturekin bi puntu eskuratuz. Hirugarrenez, gaur, Errusiarren aurka irabazi dute 16 -15 estu batekin. Partida horretan 7:53 minutu jokatu ditu Orozek eta bi puntu eskuratu ditu.

Abuztuaren 26an amaituko da 3x3ko txapelketa hori. Lehenengo fasea abuztuaren 24ra arte izango da eta bertan bederatzi partida jokatuko dituzte Orozek eta bere taldekideek. Fase horretan zortzi lehenen artean klasifikatzen badira zortziko finalera pasako dira.

Partidak jarraitzeko aukera izango da http://nanjing.ovp.olympic.tv/ webgunean, eta honako egutegia izango dute:

18/08: España – Túnez 16 – 11 6:38 5 puntu
18/08: España – Andorra 21 – 18 8:18 2 puntu
19/08: España – Rusia 16 – 15 7:53 2 puntu
20/08: España – Brasil 12:20ean.
20/08: España – Rumanía 15:20ean.
22/08: España – Nueva Zelanda 13:40ean.
23/08: España – Guatemala 11:40ean.
23/08: España – Venezuela 15:00etan.
24/08: España – Argentina 13:40ean.