Amaitu dira Gazteen Olinpiar Jokoak Xabi Orozentzat

img
Oroz 3x3 txapelketa jokatzen (Argazkia: FIBA Europa)

10 eta 18 galdu du final zortzirenetan Espainiako taldeak Frantziako selekzioaren aurka.

Iraurgi SBko jokalaria den Xabier Orozek eta bere taldeak Gazteen Olinpiar jokoetako 3x3 modalitateko final zortzirenak galdu dituzte, gaur, Frantziako selekzioaren aurka. Abuztuaren 18an hasita, bederatzi partidu jokatu zituen lehenengo fasean Espainiako taldeak Nanjing-en Txinan, eta behin fase hori gaindituta, gaur, final zortzirenak jokatu dituzte.

Partida osoa atzetik joan ondoren, 10 eta 18 galdu du Jaume Comasek zuzentzen duen taldeak frantziarren aurka. 1 eta 9 galtzen hasi ondoren ezinezkoa egin zaie Eduardo Sanchezi (UCAM Murtzia), Arnau Triginerri (Bartzelona), Adnan Omeragici (Bartzelona) eta Xabier Orozi partiduari buelta ematea.

Gaurko partiduan 8:58 minutu jokatu ditu azkoitiarrak eta bi puntu lortu ditu bere taldearentzat. Txapelketa osoan zehar 7:56 minutu izan da bataz beste Oroz kantxa gainean eta 2,9 puntu lortu ditu bataz beste.

Gure partetik zorionak beroenak, Xabi!

18/08: España – Túnez 16 – 11 6:38 minutu, 5 puntu.
18/08: España – Andorra 21 – 18 8:18 minutu, 2 puntu.
19/08: España – Rusia 16 – 15 7:53 minutu, 2 puntu.
20/08: España – Brasil 12 – 11 8:33 minutu, 2 puntu.
20/08: España – Rumanía 13 – 16 8:17 minutu, puntu 1.
22/08: España – Nueva Zelanda 14 – 21 7:13 minutu, 2 puntu.
23/08: España – Guatemala 21 - 14 6:16 minutu, 6 puntu.
23/08: España – Venezuela 15 – 14 8:16 minutu, 4 puntu.
24/08: España – Argentina 17 – 15 8:55 minutu, 3 puntu.
25/08: España – Francia 10 – 18 8:58 minutu, 2 puntu.