Hemen da VI. Garagardo azoka!

img
VI. Garagardo azokako kartela.

Urriaren 10ean, 11an, 17an eta 18an izango da Azpeitiko Berdura plazan. Aurtengoan, pitxarra euro bat bakarrik ordaindu behako da, eta gauero musika zuzenean entzuteko aukera izango da. Urriaren 18an, mus txapelketa azkarra egongo da.

Beste urte batez, Iraurgi Saskibaloi klubak garagardo azoka ipiniko du Azpeitiko Berdura plazan. Seigarren urtez jarraian ospatuko da garagardo festa hori, Azpeitiko Udalaren, Bertan elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Aurtengoan, hainbat berrikuntza ekarriko du Garagardo Azokak. Esate baterako, garagardo pitxarra euro bat bakarrik ordainduko da, eta urteroko garagardoez gain aurtengoan zerbeza berri bat dastatzeko aukera izango da: smithwick’s hain zuzen ere. Janariari dagokionez, aurten solomoa eta gazta-ogitartekoa eskatzeko aukera ere izango da, eta eskaintza bereziak egongo dira bertan afaldu nahi dutenentzat: Ukondoa + saltxitxak + bi garagardo berezi 20 euro, edo oilaskoa + saltxitxak + bi garagardo berezi 18 euro.

Horrez gain, adin guztietako jendearentzako egitaraua izango du aurtengo garagardo azokak: txikienentzako pailazoetatik hasi eta mus txapelketaraino, tartean gaueko musika eta jokoetatik igarota. Eta, nola ez, egunero zuzeneko musikaz girotuta egongo da garagardo azoka bikain hori.

Iraurgi SBetik erreserba kontuan egingo diren aldaketak azpimarratu nahi dira. Garagardo azokan ibili ohi den jende kopurua dela eta, erreserbak egiterako orduan pertsonako bost euro aurreratu beharko da erreserba egiteko. Hori dela eta, erreserba egiteko bertaratu egin beharko da: ostirala 17:00ak baino lehen Iraurgi SBko tabernan, eta hortik aurrera garagardo azoka bertan.

Hemen egitarau osoa:

Urriaren 10a, ostirala:

- 20:00etan Iraurgi Klubeko taldeen aurkezpena.
- Unai Iparragirre eta Mireia Epelde txirrindulariei omenaldia.
- Musika zuzenean: “Amamantzako guapuek” .

Urriaren 11a, larunbata:

- 18:00etan “Poxpo, Poxpolin, Inaxito eta Joxepo” pailazoen ikuskizuna.
- Musika zuzenean: “The romanticos”.

Urriaren 17a, ostirala:

- Musika zuzenean: “Downtown trio” + Piti (Elvisabuelo)

Urriaren 18a, larunbata:

- 16:00etan mus txapelketa azkarra.
- Musika zuzenean: “Azkaiter Pelox”